Sariak

Puntuak Zoom Panel inkestak betetzen pasa duzun denborarengatik jasotzen duzun saria dira.

Puntu horiekin zer egin zuk erabakiko duzu. Bi aukera izango dituzu. Aukera bat zuk nahi duzun produktuengatik trukatzea izango da, Amazon txeke baten bidez. Beste aukera bat zure aukerako interes sozialeko proiektuei laguntzea izango da, puntuak dirutan bihurtu eta donazioa eginez. Gure aldetik, zuk donatutako euro bakoitzeko beste hainbeste donatuko dugu guk zuk aukeratu duzun elkarteari.

Adibidez, 10 minutuko inkesta bat egingo bazenu, bi aukera izango zenituzke:

- 10 puntu gorde zure kontuan. Kontu hori puntuz betetzen joango zara eta 20 eurotik gora biltzean, Amazon txeke batean bihurtu dezakezu. Orduan nahi duzuna erosi ahalko duzu bertan.

- Zure aukerako interes sozialeko proiektu bati lagun diezaiokezu. Kasu honetan, ZOOMek bikoiztu egingo du automatikoki emango diezun puntu kopurua. Beraz, proiektu horri 20 puntu eman izan bazenizkio bezala izango da.