Gizarte ikerketa
proiektu bat gara

Ezagutza biltzeko zure
iritzia behar dugu

Nola funtzionatzen du ZOOMek

Ikerketen parte izan
eta sariak lortu

Gizarte ikerketa

proiektu bat gara


ZOOM gizarte ikerketa proiektu zabal batean parte hartzen duen on-line komunitate bat da.

Hilero gai bati buruz galdetuko dizugu: zure herri edo hiriaz, unibertsitateen edo hemengo enpresen konpromiso sozialaz, ingurugiroaz edo genero ezberdintasunaz, adibidez. Betiere, ikerketa proiektuari lotuta egongo dira gai horiek guztiak.

Pentsatzen duzuna adieraziz ezagutza handituko duzu eta horrekin unibertsitate, elkarte eta erakunde publikoek haien lanak hobeto egin ditzaten lagunduko duzu.



Zure iritzia behar dugu


Zure parte hartzea oso baliotsua da. Halako ikerketa bat egiteko jatorri, genero eta profil sozial eta geografiko ezberdineko jendea ezinbestekoa da. Iritzi eta sentimendu fidagarri eta adierazgarriak jasotzeko, zure ezaugarriak bakarrak direnez, ezin dugu zure ordez beste inor elkarrizketatu. Zure parte-hartzea, beraz, ezinbestekoa zaigu. Zure bizimodua, zaletasunak edo iritziak edozein direla ere, zure erantzunek erabateko garrantzia dute ikerketa hauen arrakasta bermatzeko. Hau erantzuteko ez da inolako ezagutza espezializaturik behar.

Zure parte-hartzearekin gaur egungo erretratu kolektiboa egiten laguntzen ari zara.

Nola funtzionatzen du ZOOMek


Behin erregistratuta, tarteka (gehienez ere hilean bitan), inkesta bat erantzuteko gonbita bidaliko dizugu. Bi inkesta mota ezberdin jaso ditzakezu. Zoom Sprint motakoa (5 galdera azkar erantzutekoak) eta ZOOM Panel motakoa. Azken hauen iraupena 10 eta 15 minutu artekoa izan daiteke eta saria daukate. Inkesta guztiak zure ordenagailutik edo mugikorretik bete ahalko dituzu nahi duzunean.

Ikerketa bakoitza amaitzen dugunean, emaitzen berri izango duzu gure blogaren edo hedabideen bidez.




Sariak lortu


Zer dira puntuak?

Puntuak inkestak betetzen pasa duzun denboragatik jasotzen duzun saria dira:

INKESTA MOTZAK: 5 minutu inguruan irauten dutenak dira. 15 puntuko balioa dute.

INKESTA ERTAINAK: 10 minutu irauten dutenak dira. 30 puntuko balioa dute.

INKESTA LUZEAK: 15 minututik gora irauten dutenak dira. 45 puntuko balioa dute.

Puntu horiek zuk nahi duzun produktuengatik trukatu ahalko dituzu Amazon txeke baten bidez edo elkarte bati eman.