Gure panela

Nola bildu eta mantetzen ditugu panelistak

Panelistak gure web-ean erregistratutako pertsonak dira. Erregistratu ahal izateko gonbidapen zuzen bat jaso behar izan dute eta beraiek modu aktiboan izena eman. Gonbidapena kanal ezberdinetatik egiten dugu: telefonoz, gutunez, aurrez aurre...

Behin izena emanda, hilean behin edo gehienez ere bitan jasotzen dituzte inkestak erantzuteko gonbidapenak beraien emailean.

Parte hartzea sustatzeko eta eskertzeko, sari txiki bat jasotzen dute betetako inkesta bakoitzeko.

Profilak etengabe eguneratzen dira. Izena ematean profil inkesta bat betez osatzen da eta profila eguneratua mantentzeko profil inkesta gutxienez urtean behin birbidaltzen da.

Panel aktibo, osasuntsu eta egoki bat mantentzeko kontrol-sistema zorrotzak jarraitzen ditugu. Helburu horrekin, hainbat hilabetetan inkestarik bete ez duten panelistak edota erantzun inkoherenteak edo trinkotasunik gabekoak ematen dituztenak, datu basetik kanporatuak dira.


Panelaren kalitatea

Panelaren kalitatea eta mantenua ezinbestekoa da datu fidagarriak izateko. Panelaren kalitatea ziurtatzen dugu prozesuko etapa ezberdinetan zehar neurri ezberdinak hartuz. Honakoak dira hartzen ditugun neurri horietako batzuk:

- Panelistak biltzeko orduan edozeinek ezin du panelean izena eman. Zuzenean gonbidapen bat jaso duten pertsonak izaten dira.

- Inkestak erantzuteko ere gonbidapen zuzena eta pertsonalizatua jasotzen dute. Gonbidapen horretan ez dugu inkestaren gaia azaltzen.

- Inkestatu “profesionalak” ekiditen ditugu hilean behin gehienez ere bi inkesta gonbidapen bidalita.

- IPak eta cookie-ak kontrolatzen ditugu bikoizketak ekiditeko.

- Inkesten erantzun tasak, betetzen emandako denbora, erantzunen koherentzia eta abarrak kontrolatzen ditugu. Horrekin batera, erregularki inkestetan kalitate kontrol galderak txertatzen ditugu, modu horretan ziurtatzen dugu inkestatuak arretaz ari direla inkesta irakurtzen eta betetzen.

Neurri horiek guztiek biltzen ditugun datuen fidagarritasuna eta kalitate altua bermatzen dute.