FAQ

Zer da ZOOM?

ZOOM Aztiker Elk. Koop. Txikiak sortutako zerbitzu bat da. Pertsonei doan izen eman eta inkestak on line erantzuteko aukera eskaintzen die. Inkestak on line erantzuteko gonbidapena emailean jasoko duzu. Inkestak ordenagailuan edo mugikorretik erantzun ahal izango dira gonbidapena jaso bezain pronto.

Zehazki nola funtzionatzen du ZOOM?

Gure inkestetan parte hartu ahal izateko lehenik ZOOM.eus-en izena eman beharko duzu lehenik. Izen ematea azkarra, erraza eta doanekoa da. Zure profila bete bezain pronto, konfirmazio bat jasoko duzu zure emailean eta hortik aurrera inkestak betetzeko gonbidapenak. ZOOMekin oso erraza da inkesta mota ezberdinetan parte hartu ahal izatea eta zure iritzia ematea. Betetzen duzun inkesta bakoitzeko puntuak bilduko dituzu zure kontuan. Kopuru minimo bat bildu bezain pronto Amazon bidez egin ahal izango duzu trukea edo nahiago baduzu zuk aukeratutako elkarte bati dohaintzan eman.

Zein gailuetan erabili ahal izango da ZOOM?

ZOOM garatuta dago erantzun ahal izateko ordenagailuetan zein mugikorretan.

Inkesta on line guztietan parte hartzera derrigortuta nago?

ZOOM garatuta dago erantzun ahal izateko ordenagailuetan zein mugikorretan.

Gustatuko litzaiguke gonbidapen guztiak onartu eta zure iritzia gureko partekatzea.

Baina ez zaude derrigortuta inkesta guztietan parte hartzera, noski. Zuk erabakitzen duzu uneoro parte hartzen duzun edo ez inkestak erantzuten.

Nire parte hartzeagatik zerbait jasoko dut trukean?

Puntuak inkestak betetzen pasa duzun denborarengatik jasotzen duzun saria dira. Parte hartu aurretik beti esango dizugu zenbat puntu bildu ahalko dituzun. Puntu horiekin zer egin zuk erabakiko duzu. Bi aukera izango dituzu. Aukera bat zuk nahi duzun produktuengatik trukatzea izango da, Amazon txeke baten bidez. Beste aukera bat zure aukerako interes sozialeko proiektuei laguntzea izango da, puntuak dirutan bihurtu eta donazioa eginez. Gure aldetik, zuk donatutako euro bakoitzeko beste hainbeste donatuko dugu guk zuk aukeratu duzun elkarteari.

Zein maiztasunarekin gonbidatuko zait inkestak on line betetzera?

Hilean behin edo gehienez ere bitan. Parte-hartzaileen aukeraketa beti zoriz egingo da. Batzuetan, aurretik adina, genero, hezkuntza maila, lanbide, bizileku edo beste aldagai baten arabera egingo da aukeraketa bat. Hori inkestaren helburuen baitan ezarriko da.

Aholkatzen dizugu zure profileko inkesta guztiz betetzea, horrela ez dagokizun gonbidapenik ez duzu jasoko.

Gertatu daiteke gure gonbidapenak spam-eko zure karpetara iristea. Aholkatzen dizugu karpeta hori tarteka begiratzea eta arazorik ez izateko info@zoom.eus zure helbideen karpetan gordetzea.

Zein inkesta mota jasoko ditut?

Inkestak on line egingo dira eta askotariko gaien inguruan izan daitezke. Adibidez, unibertsitateez, berdintasunaz edo ingurumenaz duzun ikuspuntuaz edo garraiobideak hautatzeko orduan dituzun lehenespenak. Emaitzak gure errealitate soziala hobeto ezagutzeko balioko zaizkigu eta administrazioek, unibertsitateek, elkarteek edo enpresen beraien zerbitzu zein eskaintzak garatu ditzaten edo hiritarren beharretara hobeto egokitzeko.

Posta elektronikoz jasoko duzu inkesta betetzeko gonbidapena. Loturak klik eginez inkestara zuzenean sartuko zara. Irakurriko dituzun galderak klik erraz batekin edo testua idatzita erantzun ahal izango duzu. Gomendatzen dizut tarteka zure postan sartzea eta begiratzea ez zaizula gonbidapenen bat pasa.

Inkesta betetzeagatik trukean zerbait jasotzen dut?

Bai! Inkestak betetzeak saritu egiten dutu. Inkesta betetzeko gonbidapenean esango dizugu zenbat puntu bildu ahalko dituzun inkesta guztia betetzeagatik. Inkestaren iraupenaren arabera puntu kopurua ezberdina da.

Kontuan hartu puntu guztiak bildu ahal izateko inkesta guztiz betetzea ezinbestekoa dela. Inkesta hasieran zure profila behar dena ez dela ikusten bada, inkesta etengo da. Ondorioz ez amaitutzat hartuko da.