Maiz egiten diren galderak

Zer da ZOOM?

ZOOM Aztiker Elk. Koop. Txikiak sortutako zerbitzu bat da. Pertsonei doan izen eman eta inkestak on line erantzuteko aukera eskaintzen die. Inkestak on line erantzuteko gonbidapena emailean jasoko duzu. Inkestak ordenagailuan edo mugikorretik erantzun ahal izango dira gonbidapena jaso bezain pronto.

Zehazki nola funtzionatzen du ZOOMek?

Gure inkestetan parte hartu ahal izateko ZOOM.eus-en izena eman beharko duzu lehenik. Izen ematea azkarra, erraza eta doakoa da. Zure profila bete bezain pronto, konfirmazio bat jasoko duzu zure emailean eta hortik aurrera inkestak betetzeko gonbidapenak iritsiko zaizkizu. ZOOMekin oso erraza da inkesta mota ezberdinetan parte hartzea eta zure iritzia ematea. Betetzen duzun inkesta bakoitzeko puntuak bilduko dituzu zure kontuan. Kopuru minimo bat bildu bezain pronto Amazon bidez egin ahal izango duzu trukea edo nahiago baduzu zuk aukeratutako elkarte bati donazioa egin.

Zein gailutan erabili ahal izango da ZOOM?

ZOOM ordenagailuetan zein mugikorretan erantzun ahal izateko garatuta dago.

Inkesta guztietan parte hartzera derrigortuta nago?

Gustatuko litzaiguke gonbidapen guztiak onartu eta zure iritzia gurekin partekatzea. Baina ez zaude derrigortuta inkesta guztietan parte hartzera, noski. Zuk erabakitzen duzu uneoro parte hartzen duzun edo ez, inkesta bakoitzeko.

Zein maiztasunarekin iritsiko zait inkestak betetzeko gonbidapena?

Hilean behin edo gehienez ere bitan. Parte-hartzaileen aukeraketa beti zoriz egingo da. Batzuetan, aurretik adina, genero, hezkuntza maila, lanbide, bizileku edo beste aldagai baten arabera egingo da aukeraketa bat. Hori inkestaren helburuen baitan ezarriko da.

Aholkatzen dizugu zure profileko inkesta guztiz betetzea, horrela ez duzu jasoko ez dagokizun gonbidapenik.

Gertatu daiteke gure gonbidapenak spam-eko zure karpetara iristea. Aholkatzen dizugu karpeta hori tarteka begiratzea eta arazorik ez izateko info@zoom.eus zure helbideen karpetan gordetzea.

Zein inkesta mota jasoko ditut?

Inkestak on line egingo dira eta askotariko gaien inguruan izan daitezke. Adibidez, unibertsitateez, berdintasunaz edo ingurumenaz duzun ikuspuntuaz edo garraiobideak hautatzeko orduan dituzun lehenespenez galde dezakegu. Emaitzek gure errealitate soziala hobeto ulertzen lagunduko digute, administrazioek, unibertsitateek, elkarteek edo enpresek beraien zerbitzu zein eskaintzak zehatzago garatu ditzaten eta hiritarren beharretara hobeto egokitu daitezen.

Posta elektronikoz jasoko duzu inkesta betetzeko gonbidapena. Loturan klik eginez inkestara zuzenean sartuko zara. Irakurriko dituzun galderak klik erraz batekin edo testua idatzita erantzun ahal izango duzu. Gomendatzen dizugu tarteka zure postan sartzea eta begiratzea ez zaizula gonbidapenen bat pasa.

Inkesta betetzeagatik trukean zerbait jasotzen dut?

Bai! Inkestak betetzea saritu egiten dugu. Inkesta betetzeko gonbidapenean azalduko dizugu zenbat puntu bildu ahalko dituzun inkesta osorik betetzeagatik. Inkestaren iraupenaren arabera puntu kopurua ezberdina izango da.

Kontuan hartu puntuak bildu ahal izateko inkesta osorik betetzea ezinbestekoa dela. Inkestaren hasieran, norbaitek bere profilagatik (adinagatik, ezaugarri jakin bat ez duelako…) hau ezin duela bete ikusten badugu, prozedura eten egingo da. Ondorioz, ez amaitutzat emango da.

Puntu horiekin zer egin zuk erabakiko duzu. Bi aukera izango dituzu. Aukera bat zuk nahi duzun produktuengatik trukatzea da, Amazon txeke baten bidez. Beste aukera bat zure aukerako interes sozialeko proiektuei laguntzea da, puntuak dirutan bihurtu eta donazioa eginez. Gure aldetik, zuk donatutako euro bakoitzeko beste hainbeste donatuko dugu guk zuk aukeratu duzun elkarteari.